}

Munduko leherketa nuklear guztiak bideo batean

2010/07/15 Aulestiarte Lete, Izaro - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Sakatu irudian bideoa ikusteko

Animazio honetan, 1945etik 1998ra bitartean munduan egindako leherketa eta saiakuntza nuklear guztiak bildu ditu Isao Hashimoto artista japoniarrak. 2.053 izan dira guztira, eta zifra bera adierazgarria bada ere, are deigarriagoa da horiek denak bata bestearen atzetik ikusi eta entzutea.

Bideoak hamalau minutu eta erdi irauten du, eta segundo bakoitzak hilabete bat ordezkatzen du (metronomoaren soinuaren bitartez dago adierazita). Goiko partean, eskuinean, ikusten da eztandak zein urte eta zein hilabetetan izan ziren. Herrialde bakoitzeko leherketak ere soinu ezberdinen bitartez islatu ditu Hashimotok.

Irudia: Isao Hashimoto.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia