}

Montzoien nondik norakoa

1992/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Indiar Ozeanoan udako montzoien intentsitateak glaziazioekin zerikusirik baduela pentsatu izan da orain arte. Hala ere, talde angloiparramerikar batek frogatu duenez, 350.000 urte igaro dira zerikusi hori apurtu zenez gero.

Udako montzoian bi erabile daude nagusi. Batetik Asiako kontinentea berotzeak Indiar Ozeanoarekiko behe-presiozko zona bat sortzen du lehorrean eta goi-presiozko zona bat ozeanoan. Egoera honen eraginez montzoien zirkulazioa hasten da. Bestetik, Indiar Ozeano subtropikalean gertatzen den lurrinketak askatutako beroak, atmosfera berotu egiten du. Ondorioz, Asian gertatzen diren euriteek montzoiaren intentsitatea areagotu egiten dute.

Montzoiek, inguruko basamortuetatik materiala hartu, mendebaldeko Arabiako itsasora eraman eta bertan uzten dute, osagai aberatsak dituzten ur hotzen igoera eraginez. Beraz, aipatu itsasoan produktibitate biologiko handia dago.

Zulaketen bidez itsaso honetan ateratako sedimentu-laginak, garai bateko montzoien intentsitatea aztertzeko elementu baliotsuak dira.

Orain arte, Tibeteko mesetan ziklikoki izotz-geruza egoteak eguzkitiko erradiazioaren zati bat isladatu eta ondorioz montzoiaren intentsitatea txikiagotu egiten zela pentsarazten zuen. Baina aipatu ikerle-taldeko Clemens eta bere lankideen azterketaren arabera, azken 350.000 urtean montzoi bortitzen aldiak izan omen dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia