Gaur egungo gizartea aldaketa-prozesu azkar eta etengabe batean murgilduta dago gizarteari, politikari eta kulturari dagokienez. Testuinguru horretan jasotzen dugun gehiegizko informazioa aztertzeko, beharrezkoa da pentsamendu kritikoa garatzea. Haren bidez, ebidentzietan oinarrituta eraikiko du norberak bere iritzia edo ikuspuntua gizarte demokratiko bateko eragile aktiboak izateko. Izan ere, pentsamendu kritikoak lagunduta, informazio partzialen eta interesatuen, sozialki ezarritako interesen, joeren, kontsumismoaren, manipulazioaren eta doktrinamenduaren aurkako defentsa-mekanismoak garatzen ditugu. Horiek guztiak dekalogo baten bidez landu eta aztertu dituzte.
Oñatiko, Bidasoako eta Bilboko campuseko 135 ikaslek izan dute aukera saioetan parte hartzeko.
Pentsamendu kritikoari buruzko informazio gehiago, hemen.
STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)








