Miraria Australiako arrezifeetan
2002/12/19 Elhuyar Zientzia
Australiako koral-hesia osasun betean dagoela iragarri du hango Itsas Zientzien Institutuak. Berria pozteko modukoa da, mundu osoan koralak hiltzen ari zirelako azken urteetan, giza jardueraren erruz, ustez. Poluzioa eta gehiegizko arrantza koraletan bizi diren algak hiltzen ari ziren eta, ondorioz, koralak zuritzen.
Australian, koral-hesiaren % 60 zegoen gaitzak jota, baina, antza, neurriak garaiz hartu dira eta denbora gutxian hesia ia erabat leheneratu da. Orain, % 6 baino ez dago gaixo. Babes-lanetan ibili direnen esanean, hesia oso azkar leheneratu da; beraz, kinka berean dauden beste koral-hesiekin ere parekoa gerta liteke ondo zainduz gero.
Australiako koral-hesia munduko handiena da, ia 2.000 kilometro ditu eta oso turistikoa da.
Argazkia 1996an egin zuten NASAko transbordadore espazialeko astronautek. Koral-hesia kostari paralelo ikusten den egiturak da.
Informazio osagarria:
Koralak: itsasoko altxorrak
Australiako Koralezko Hesi Handia oso gaztea da
Zientzialariek uste zutena baino koral-arrezife gutxiago dago
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia