Minbizia ere, geneetan idatzita
1995/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Britainia Haundiko Keele Unibertsitateko ikerlariek diotenez, obarioko minbiziaren jatorria geneetan egon liteke. Azterketa horretan diharduten espezialistek uste dutenez, obarioko minbizia agertzen den kasuen %10 aurrez tratatzerik egongo da hipotesi hori baieztatzea lortuz gero. Keele Unibertsitatea elkarlanean ari da Britainia Haundiko beste zenbait Ikerketa Zentruekin eta oraingoz datu fidagarririk lortu ez badute ere, emakumearen kromosoma-egitura aztertzen dihardute. Arrisku-taldeak definitu eta gero, azterketa gehiago egin beharko da, gaixotasunaren jatorria ezezik, obarioko minbizia duten emakumeen egoera psikologikoa ere hobeto ulertu ahal izateko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia