Minbizi-sortzaileak isolatuz
1991/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Agente kimiko hauek detektatu ondoren, minbizi-mota desberdinen kontrako aurrikuspen-programak egin ahal izango dira. Teknika honetan fosforo erradioaktiboa erabiltzen da eta bere bidez zelulen DNAri erasotzen dion agentea detekta daiteke.
Giza zelula bakoitzaren, DNA gorputzeko geneak dituen zelularik luzeena da. Gutxi gorabehera konposatu kimikozko 3 bilioi bikote ditu.
Londreseko minbizi-ikerketarako institutuko David Phillips eta bere lankideek, DNA molekula apurtu egin dute nukleotido desberdinetan banatuz. Ondoren, nukleotidoak elektroforesi-gel batetik pasarazi dituzte.
Gai kartzinogenoak dituzten nukleotidoen ezaugarri fisikoak, ez dituztenekin konparatuz desberdinak dira eta gainera leku berezietan azaltzen dira gel barruan. Leku bakoitzak minbizi-sortzailearen jatorria adierazten du, hau fosforo erradioaktiboak filme fotografikoari eragiten dionean jakiten delarik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia