Min kronikoa gutxitu, albo-ondoriorik gabe
2008/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Min kronikoa tratatzeko botikek albo-ondorioak dituzte; mina kentzeaz gain, lasaigarriak izaten dira, oro har. Baina ez nahitaez; lasaigarria izan gabe mina gutxitzen duen konposatu bat aurkitu dute Zuricheko Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Horretarako, bizkarrezurreko neuronak ikertu dituzte, zehazki, lasaigarrien errezeptoreak. Proteina konplexuak dira, gune askorekin. Molekulak zein guneri lotzen zaizkion, efektu bat edo beste bat lortzen da. Suitzako ikertzaileek aurkitu duten molekulak mina gutxitzen du, baina proteinaren lasaigarri-guneari lotu gabe. Saguetan probatu dute, eta, orain, gizakietan ere funtzionatzen duen jakin nahi dute. Hala izanez gero, minaren kontrako botika moduan erabil liteke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia