
Zenbait animaliari argazkia ateratzea lan nekeza izan daiteke zenbaitetan. Horretarako, zenbait kamera-tranpa ezartzen dituzte han eta hemen zientzialariek. Kamera automatikoak dira, eta animaliaren berotasuna edota mugimendua sumatu bezain pronto ateratzen dute argazkia.
Kamera tranpa horien bidez ateratako argazki mordo bat ikusgai jarri dituzte http://siwild.si.edu/ webgunean. Gertu-gertutik ateratako milaka animaliaren argazkiak biltzen dira bertan.
Irudia: John Gibbons
Kortabitarte Egiguren, Irati
Elhuyar Zientzia







