}

Mila eta bostehun kilometro baino gehiago

1995/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

1.573,6 kilometro egin ditu litro bat gasolina kontsumituta Micro Joule izeneko ibilgailuak. Hamar urtean zortzi aldiz ondu du marka, eta oraingoan 100 kilometrotan 0,0635 litro besterik ez ditu gastatu.

Hain zuzen 1.573,6 kilometro egin ditu litro bat gasolina kontsumituta Micro Joule izeneko ibilgailuak. Marathon Shell izeneko hamargarren ekitaldian parte hartu du Bretainiako Nantes hirian Saint-Joseph La Joliverie eskolako ikasleek egindako automobilak. Hamar urtean zortzi aldiz ondu du marka, eta oraingoan 100 kilometrotan 0,0635 litro besterik ez ditu gastatu.

Dena den, aurten beste marka batzuk ere hautsi dira. 95 ibilgailuk parte hartu dute eta hiruk pasatu dute 1.000 kilometroko distantzia.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia