Mila eta bi izar
2001/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Astronomoek izar-mota berri baten bi ale aurkitu dituzte. Aurkikuntza Hawaiin jarrita dagoen UK infragorri-teleskopioarekin egindako behaketen bidez egin da.Izarrak, nano marroien antzekoak badira ere, nano zuriek ondoko izarren materia xurgatzen dutenean geratzen diren izar-hondarrak dira. Erakarpen grabitatorio handia dutenez, nano zuriek izar arrunten materia xurga dezakete. Materia nano zurian metatzen denean, energia asko hedatzen da eta leherketa bat sortzen da.
Orduan, bi izarren dirdira handitu egiten da. Fenomeno hori hainbat urtean behin gertatzen da. Batzuetan, ordea, bi astroen artean ez da material-transferentziarik gertatzen, eta horrelako aldi bat aprobetxatu dute astronomoek izar arruntaren igorpenak aztertzeko. Emaitzenarabera, izarretako bat 100 argi-urtera eta bestea 130era daude; hau da, gugandik oso gertu.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia