Mikroskopio atomikoak
2001/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Alemanian, Municheko Ludwig-Maximilians Unibertsitateko fisikariak argiaren ordez atomoz osatutako izpia darabilen mikroskopioa prestatzen ari dira. Jakina denez, elektroiek uhin bezala jokatzen dute; atomo-izpiak objektu ezezagun baten aurka talka egiten duenean, izpiko atomoetako elektroien uhinak eta objektuko elektroien uhinak gainezarri egiten dira, eta, ondorioz, interferentzia gertatzen da.
Lortzen den uhina bi uhin horien uhin-luzeraren araberakoa da. Atomo-izpiaren uhin luzera eta lortutako uhinarena ezagunak direnez, aztertu nahi den objektuaren elektroien uhin-luzera jakin daiteke eta, hortik abiatuta, objektuaren irudia lor daiteke. Mikroskopioaren bereizmena izpiaren uhin-luzeraren araberakoa da, eta, horrekin jokatuz, objektuaren irudi zehatzagoa lor daiteke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia