Mikroorganismoz osatutako bolak
2003/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Alemaniako Ipar Itsasoko itsasertzeko lokatzean, hiru mikroorganismo-mota desberdin bolak osatuz biltzen direla ikusi dute. Bola-itxurako egitura horiek mikroorganismoz osatutako egitura konplexuenetakoak dira aztertu dituzten Oldenburg-eko Unibertsitateko ikertzaileen ustez.
Bolak zianobakterioz, algaz eta diatomeoz osatuta daude. Ordena eta kokapen zehatzetan elkartzen dira, eta harreman sinbiotikoa dute. Zianobakterio batzuek aireko nitrogenoa hartzen dute, eta diatomeoek elikagaiak ekoizten dituzte Eguzkiaren energiaren bidez; bien artean bakterioak elikatzen dituzte, eta bakterioek, ordainetan, egitura sortzen eta mantentzen laguntzen dute.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia