“Meteosat 6” satelitea
1994/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
![](images/A81038.jpg)
Satelite meteorologiko europar honek, atmosferako ur-lurrinaren mapa bidaltzen du.
Iazko azaroaren 21ean, 61. “Ariane” jaurtigailuak “Meteosat 6” satelitea orbita geoegonkorrean jarri zuen. 704 kilo pisatzen dituen satelite meteorologiko europar honek, atmosferako ur-lurrinaren mapa bidaltzen du. Horretarako zelula ultrasentikorra du eta izpi infragorriez baliatzen da.
Kontinente eta Ozeanoen mapa termikoak ere egiten ditu. Dituen tresnek segundoko 2,6 megabiteko informazioa igor dezakete
![](https://elia.eus/static/elhuyar/img/elia_RGB.png)
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia