Meteoritoak atmosferan barneratzen direnean

Aurten leonidei egindako argazkiek meteoritoei buruzko informazio berria eman dute. Aurreneko aldiz ikusi dute atmosferan barneratzean meteoritoek sortzen duten gas-bolaren arrastoa.

Neurketek aditzera eman dutenez, talka-gunean 4.000 ºC-ra iristen da tenperatura. Talka horretan atmosferako molekulek meteoritoko molekulak erauzten dituzte, eta meteoritoaren inguruan gas beroko hodeia sortzen da. Lurretik fenomeno horretan igorritako argia ikusteko eta filmatzeko gai izan dira, eta horra hor argitara eman dituzten argazki ederrak.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali