Metastasia, mitokondrioetako mutazioak lagunduta
2008/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Zientzialariek aspalditik izan dute argi mitokondrioetako DNAren hainbat mutaziok metastasiarekin zerikusia zutela. Hala ere, ez zekiten zein zen kausa eta zein ondorio: mutazioek eragiten dute metastasia ala migratutako minbizi-zelulen ondorio dira mutazioak? Orain, Tsukubako Unibertsitateko ikertzaile batzuek, Japonian, argitu dute lehen aukera dela zuzena, hau da, mitokondrioetako DNAren hainbat mutaziok metastasia martxan jartzen lagun dezaketela.
Ikerketa saguekin egin dute. Tumoreak eragin zizkieten saguei, metastasia izateko joera duten zelula batzuekin. Dena den, zelula haien metastasia ez zen gertatu ikertzaileek mutatutako DNA mitokondrioetan txertatu arte. Ikertzaileen ustez, mutazio horiek lagunduta jarri zen martxan metastasia.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia