Metanoa Lurreko mantuan

Laborategiko kondizioak Lurraren mantuan daudenen antzekoak zirenez, litekeena da lur azpian metano-erreserbak egotea.

Lurraren erregai fosilen erreserbak ez daude fosilen mende erabat. Izan ere, zientzialariek lortu dute metanoa ekoiztea laborategian material ez-organikoak erabiliz. Laborategiko kondizioak Lurraren mantuan daudenen antzekoak zirenez, litekeena da lur azpian metano-erreserbak egotea.

Hala eta guztiz ere, sakonera horietan gas-erreserbak aurkituko balituzte ere, ezingo lirateke horietara iritsi, gasa ateratzeko 10 kilometroko sakoneraraino bakarrik zulatzen baitute gaur egun.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali