Messenger zundaren ibilaldia Merkurion
2008/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
NASAk 2004an Merkuriora bidali zuen Messenger zunda hasi da planeta horretako lehenengo irudiak bidaltzen. Dagoeneko planetaren 1.200 irudi baino gehiago jaso dituzte zientzialariek. Irudi horien bidez, zientzialariek inoiz baino hobeki ezagutu ahal izango dute eguzki-sistemako planeta ezezagun horren historia eta eboluzioa.
Ondoko irudian, adibidez, Merkurioren gainazalean aurkitutako krater bat ikus daiteke, eta kraterra eratu zuen talkak eragin zuen material-jaurtiketaren arrastoak. Inguruan, beste krater batzuk ikusten dira.
Messenger zunda Merkurioren orbitan jarri den lehenengoa da. Izan ere, orain arte beste zunda bat baino ez zen iritsi Merkuriora; Mariner 10 izan zen, eta hiru aldiz pasatu zen Merkurio gainetik 1974 eta 1975 urteetan.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia