Merkurio txikia, planeta handien antzekoa

Merkuriok ere izan zituen sumendi-erupzioak eta jarduera tektonikoa, Messenger zundak bidalitako irudien eta datuen arabera. Zientzialariek uste zuten Merkurio Ilargiaren antzekoa zela, alegia, gorputz hotz bat, berezko jarduerarik gabea. Orain, berriz, ikusi dute sumendi-erupzioen arrastoak dituela, baita jarduera tektonikoak eragindako zartadurak eta failak ere. Ezaugarri horiek eguzki-sistemako planeta handiagoetan baino ez zituzten ikusi adituek.

Merkuriori sekula ateratako bereizmen handieneko irudiak bidali ditu Messenger zundak, eta horri esker ezagutu ahal izan dituzte orain arte ikusi ezin izan dituzten xehetasunak. Orain arte planetari buruz zuten informazio guztia Lurreko teleskopioen bidez jasotako eta Mariner 10 zundak 1970eko hamarkadan ateratako irudietatik lortu zuten adituek.

Irudia:Science/AAAS

Lakar Iraizoz, Oihane

Elhuyar Zientzia Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailean ari da lanean 2006ko urriaz geroztik. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian ia hilabetero artikuluak argitaratzen ditu, eta Basque Research webguneko arduraduna eta erredaktorea ere bada. Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ematen du Basque Researchek. Biologian lizentziatua da, Leioako EHUn egin zituen ikasketak, eta, Elhuyar Fundazioan baino lehen, Bertiz Jaurerria Parke Naturalean aritu zen lanean, bisitariei harrera egiten eta ingurunea zaintzen.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali