}

Merkurio txikia, planeta handien antzekoa

2009/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Merkurio txikia, planeta handien antzekoa
2009/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: Science/AAAS)

Merkuriok ere izan zituen sumendi-erupzioak eta jarduera tektonikoa, Messenger zundak bidalitako irudien eta datuen arabera. Zientzialariek uste zuten Merkurio Ilargiaren antzekoa zela, alegia, gorputz hotz bat, berezko jarduerarik gabea. Orain, berriz, Messenger misioko ikertzaileek ikusi dute sumendi-erupzioen arrastoak dituela, baita jarduera tektonikoak eragindako zartadurak eta failak ere. Ezaugarri horiek eguzki-sistemako planeta handiagoetan baino ez zituzten ikusi adituek.

Merkuriori sekula ateratako bereizmen handieneko irudiak bidali ditu Messenger zundak, eta horri esker ezagutu ahal izan dituzte orain arte ikusi ezin izan dituzten xehetasunak. Orain arte planetari buruz zuten informazio guztia Lurreko teleskopioen bidez jasotako eta Mariner 10 zundak 1970eko hamarkadan ateratako irudietatik lortu zuten adituek.

1
254
2009
6
001
Astronomia; Geologia
Albisteak
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia