Mendiko bizikleta arinenak
2001/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Lehiaketetan erabiltzen diren mendiko bizikleten koadroak karbono-zuntzez eta aluminioz egindakoak izaten dira, horiek baitziren, orain arte, horretarako aurkitutako material egokienak.
Baina Terrassako Industria Ingeniaritzako Goi Eskolan (ETSEIT) Carles Alvarez ikasleak egindako proiektuaren emaitzen arabera, oso pisu molekular handiko polietilenoaren zuntza bi material horiek baino arinagoa (ura baino arinagoa da) eta zurrunagoa da. Polietileno-zuntza duela bost urte merkaturatu zen; orain arte, nagusiki, kirol-produktuak egiteko erabili bada ere (kaskoak, windsurf-taulak, etab.), hauxe izan da bizikleten koadroak egiteko erabili den lehenengo aldia.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia