Mende-erdiko zubi berria
2001/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
1502. urtean, Leonardo Da Vinci italiarrak zubi baten diseinua egin zuen Bajazet II sultan turkiarrarentzat. Sultanaren ingeniariek diseinua begiratu ondoren erabaki zuten ezinezkoa zela hura eraikitzea. Mende-erdi geroago, Norvegiako Aas hirian –Oslotik gertu–, Da Vinciren proiektua errealitate bihurtu da.
Jatorrizko diseinuan, zubia eusteko ez dira arku klasikoak agertzen; italiarrak zubiaren tamaina bereko hiru arku erabiltzea proposatu zuen, horietako bi zubiaren barrualderantz makurtuta.
Aas-en eraiki den zubia Da Vincik diseinatutako hura baino txikiagoa da, baina oinarrizko egitura bera da –arkuetako batek azpitik eusten dio zubiari eta beste biek pisua banatzen dute alboetan–. Proiektu hura errealitate bihurtu duten arkitektoen arabera, Da Vinciren garaian ere, egin, egin zitekeen zubia, baina garestiegia izango omen zen pertsona bakarrak ordaindu ahal izateko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia