Memoriaren mapa
2003/01/27 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Erdiko lobulu tenporala aztertzea ez da batere erraza. Izan ere, bere baitan bilduta dago, eta, beraz, gune garrantzitsu batzuk ezin dira erresonantzia magnetiko funtzionalaren bidez ikusi. Ikertzaile horiek, ordea, arazoa gainditzea lortu dute: matematikariek munduko bolak mapa lau bihurtzeko erabiltzen duten metodoaren antzeko batekin, erdiko lobulu tenporalaren mapa egin eta guneen arteko mugak ikustea lortu dute.
Ikertzaileek memoria gordetzean eta berreskuratzean aktibatzen diren guneetan jarri dute arreta. Ikerketan parte hartu dutenek hainbat izen eta haiei dagozkien aurpegiak uztartu behar izan dituzte. Hori egitean, erdiko lobulu tenporalaren zati baten, hipokanpoaren, hiru guneren jarduera areagotu egiten dela ikusi dute. Gainera, jarduera hori handiagoa da hasieran eta, izenak eta aurpegiak ezagunagoak bihurtu ahala, jarduera gutxitu egiten da. Gero, aurpegi bakoitzaren izena berreskuratzean, jarduera hipokanpoaren beste gune batean areagotzen dela ikusi dute.
Antza denez, ikerketa horrek garbi utzi du erdiko lobulu tenporalak lanak banatzen dituela memorian gauzak gordetzeko eta berreskuratzeko garaian. Hala ere, oraindik alderdi asko daude argitzeko gai honen inguruan.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia