}

Mediterraneoko marrazo zuria australiarra da jatorriz

2011/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Mediterraneoko marrazo zuria australiarra da jatorriz
2011/02/01 | Elhuyar

Eskoziako Aberdeen Unibertsitateko ikertzaile-talde batek jakinarazi duenez, gaur egun Mediterraneo itsasoan bizi diren marrazo zuri handiek Australian dute jatorria. Duela 45.000 urte Hegoafrika bisitatu zuen marrazo-talde australiar baten ondorengoak izan litezkeela diote. DNA mitokondrialaren sekuentziazioa eginez iritsi dira ondorio horretara, Mediterraneoko marrazoek Australiakoekin lotura zuzena dutela ikusi baitute.

Marrazo australiarrek Hegoafrikako kostaldera migratzen dutela ezaguna da, eta ikertzaileek uste dute haietako migrazioren batean norabide okerra hartu zutela Mediterraneoko marrazoek. Marrazo-talde hark Afrikako mendebaldeko kostatik gora egingo zuen, eta Gibraltar itsasartea zeharkatu. Harrezkero, marrazo zuriek haien bizileku bihurtuko zuten Mediterraneoa.

Ikerlanaren berri Proceedings of The Royal Society B aldizkarian eman dute. Zientzialariek iradoki dute garai hartako klima-aldaketak, itsas maila altuek eta Hegoafrikako kostalde inguruko ur-laster indartsuek jarriko zituztela marrazoak norabide desegokian.

1
272
2011
2
006
Zoologia
Albisteak
11

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia