Medikuntzan erabiltzeko ultrasoinuak
2004/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Frantziako fisikari batzuek soinu-uhin ultrasonikoak sortu dituzte giza ehunean lehen aldiz, eta, haien ustez, emaitzak erabilgarriak izan daitezke medikuntzan irudi ultrasonikoak lortzeko.
Uhin horiek sortzeko, Cerenkov erradiazioaren baliokide akustikoa erabili dute. Erradiazio hori sortzen da partikulek emititzen duten argia argiaren abiadura baino arinago higitzen denean ingurune batean.
Ultrasoinua dagoeneko erabiltzen da umekien irudiak lortzeko eta beste erabilpen batzuetarako. Hala ere, ultrasoinu-makina gehienek frekuentzia estu batean baino ez dute funtzionatzen, eta frekuentzia horretan luzetarako uhinak baino ez dira erabilgarriak, zeharkakoak xurgatu egiten baitira.
Arazo hori saihestea lortu dute aurkikuntza berriaren bidez. Edozein homogeneotasun faltak distortsionatu egiten ditu uhin ultrasonikoak, eta distortsio horiek aztertu egiten dira irudia sortzeko. Adituek uste dute sistema hori baliagarria izango dela irudi zehatzagoak lortzeko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia