}

McDonell Douglas-en jaurtigailua

1994/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

McDonnell Douglas etxeak oso jaurtigailu berezia egin nahi du. Izan ere, espaziora bidali ondoren gero Lurrera jaitsi eta berriz aprobetxatuko baita.

McDonnell Douglas etxeak oso jaurtigailu berezia egin nahi du. Izan ere, espaziora bidali ondoren gero Lurrera jaitsi eta berriz aprobetxatuko baita. DC-X du izena eta prototipoa 50 milioi dolar kostatu zaio konpainiari.

Proiektua orain arte ongi garatu da, baina oztopoak sortu dira Estatu Batuetako Pentagonoak atzera egin duelako. NASAk ordea, milioi bat dolar erabiltzea erabaki du proiektu horretan. Izan ere, espazioko “taxi” honek hamabi tona material eraman ahal izango ditu eta horrelako jaurtigailua edukitzea interesgarria da espazioko eginkizunetarako. Dena den, oraingoz probatu duten prototipoak 21 tona pisatzen ditu eta gero egingo den benetako jaurtigailuaren hirutik bateko eskalan eraiki dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia