Materia ilunak ezingo du unibertsoaren espantsioa galarazi

Materia ilunak ezingo du unibertsoaren espantsioa galarazi


Pariseko Astrofisika Institutuko astronomoek unibertsoko materia ilunaren dentsitatea ikertu dute VLT teleskopioaz baliatuz.

Materia ilunak ez du argirik igortzen eta, ondorioz, astronomoek ez dakite zehazki nolakoa den, ez eta zerk osatzen duen. Badakite masa duela eta unibertsoaren grabitazioan parte hartzen duela, baita honen espantsioan ere. Hain zuzen, materia ilunaren masa totala jakinez gero, unibertsoa etenik gabe hedatuko den ala ez zehatz dezakete astronomoek. VLT teleskopioaren instrumentu berezi bat erabili dute ikerketa egiteko, eta hainbat kalkulu eta hipotesi aplikatu ondoren, materia ilunaren dentsitatea zehaztea lortu dute. Dirudienez unibertsoaren espantsioa geldiarazteko behar denaren erdia besterik ez da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia