Martitzeko automobila
1991/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Iazko azaroaren 1ean eta 2an, Moskuko Ikerketa Kosmikorako Institutuan Iparramerika, Frantzia, Sobiet Batasuna, Japonia eta Hungariako zientzilariak bildu ziren. Aztertutako gaia, sobietarrek 1994.ean Martitzera bidali nahi duten zunda izan da.
Oraingo plangintzaren arabera, 1994.eko azaroan zunda bat Martitzen lurreratuko da eta bertatik 100 kiloko automobil bat aterako da. Txasis deformagarria eta sei gurpil independente izango ditu aipatutako ibilgailuak. Energia radioisotopo batetik hartuko du eta bere 60 W-eko potentzia Jevpatoria-ko zentru sobietarretik gobernatuko dute; hortxe egongo bait dira automobil-gidariak.
Pilotu hauek Martitzeko paisajearen irudiak ikusiko dituzte eta horien arabera ibilgailuari aginduak bidaliko dizkiote.
Ibilgailuan karga erabilgarria 10 kilokoa bakarrik da, baina hala eta guztiz ere nahikoa saiakuntza konplexuak burutu ahal izango dituzte. Moskun espero dutenez, Martitzeko automobilak bi urtean planetan ehun kilometro ibil daiteke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia