}

Martin Gardner hil da

2010/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Martin Gardner hil da
2010/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: Prometheus)

Martin Gardner idazle estatubatuarra maiatzaren 22an hil zen, Oklahoman, 95 urte zituela. Gaixotasun labur baten ondoren zendu zen.

Gardner zientziaren dibulgazioaren izen handietako bat izan da. Batez ere, matematikaren dibulgazioarengatik izan da ezaguna; Scientific American aldizkarian, joko matematikoei buruzko zutabe bat idatzi zuen 30 urtez. Zutabe horien bilduma asko argitaratu zituzten liburu-formatuan, eta hizkuntza askotara itzuli.

Haren libururik salduena, berriz, The annotated Alice izan zen: Lewis Carroll idazlearen Alizia Lurralde Harrigarrian eta Ispiluan Barrena liburuen bertsio iruzkindu bat. Liburu horietan dagoen matematika azaltzeaz gain, Ingalaterra viktoriarraren testuinguruarekin duen lotura azaltzen du Gardnerrek.

Baina Gardner ez zen matematikarengatik bakarrik ezaguna izan. Pseudozientzien aurka argitaratu zituen zutabe eta liburuak ere ospetsuak dira. Gai horri buruzko liburuen adibide bat Did Adam and Eve Have Nabels? da (Ba al zuten zilborrik Adanek eta Evak?). Eta hori adibide bat besterik ez da. Arrazionaltasunaren aldeko idazle garrantzitsuenetako bat izan da.

1
266
2010
7
001
Bibliografia; Matematika
Albisteak
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia