Marra itsasoan
1995/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Lurraren inguruan, 230 km-ko altueran, biraka dabilen Atlantis sateliteak ondoan azaltzen den argazkia atera zion Ozeano Barean ekuatorearen inguruko zonaldeari.
Bertan, bi zona bereizten dituen marra bat ikusten da. Marra horrek poloetako itsasoetatik datozen ur hotzen (elikagaietan oso aberats dira, hain zuzen) eta ur beroen arteko juntura adierazten du.
Elkarketa honi esker bizia ozeano osora hedatzen da. Batez ere diatomeak dira nagusi hedakuntza horretan eta horiek ematen diote itsasoari kolore berde iluna.
Gainazaleko behaketak azken urteotakoak dira, baina leku horietako hondoak aspaldidanik aztergai izan dira; bertan dauden diatomea-hondakinak aztertuta munduaren historian zehar gertatu diren ur-elkarketarik garrantzitsuenak zehatz baitaitezke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia