Malariaren bizkarroia eltxoaren barruan hiltzeko gai diren konposatuak sortu dituzte

2025/05/27 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

malariaren-bizkarroia-eltxoaren-barruan-hiltzeko-g
Frogatu dute konposatu batzuk gai direla bizkarroia hiltzeko eltxoaren barruan. Arg. GSK

Konposatuen konbinazio bat Plasmodium falciparum bizkarroia (malaria-kasu gehienen eragilea) eltxoen barruan hiltzeko gai dela frotagu du Harvardek gidatutako ikerketa batek. Gainera, konbinazio hori aproposa da eltxo-sarean txertatzeko, eta intsektizidekiko erresistentzia agertzea saihesten du. Horrenbestez, malaria prebenitzeko irtenbide eraginkorra izan daitekeela baieztatu dute.

Ikertzaileek bizkarroiaren kontrako 81 konposatu aztertu zituzten, gaixotasunaren bektore nagusiak diren Anopheles gambiae eltxoetan zuzenean aplikatuz. Horrela, bizkarroiaren garapenari eragiten dioten 22 konposatu aurkitu zituzten. Mitokondrioen elektroien garraio-katearen hainbat puntutan eragiteagatik nabarmendu ziren haietako bi. Konposatu horiek erraz eta merke sintetizatzen dira, eta haietako batek bizkarroi guztiak suntsitu zituen 6 minutuko kontaktuarekin, baita intsektizidekiko erresistenteak diren eltxoetan ere. Eltxo-sareetan txertatuta, eta urtebete igarota, konponsatuek eraginkorrak izaten jarraitu zuten. Nature aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia