
Txerto honek ez du infekzioa saihesten, baina gaixotasuna garatzea eragotz dezake. Urte bat eta lau urte bitarteko 2.022 haurrekin probatu dute, eta malaria garatzeko arriskua % 30 gutxitzen omen du. Gainera, txertoa eraginkorragoa da gaixotasunaren aldaera larrienetan —arriskua % 58 gutxitzen du— eta urtebete inguru duten haurrekin —arriskua % 71 txikiagoa—.
Belgikan garatutako txertoa da, GlaxoSmithKline Biological-ek. Sistema immuneari malariaren parasitoaren aurka egiten laguntzen dioten teknika batzuen konbinazioa da. Besteak beste, parasitoaren azaleko proteina baten zati bat dauka, proteina-zati hori B-hepatitisaren birusaren proteina-zati bati lotzen zaio, eta horrek sistema immunearen erantzuna areagotzen du.
Argazkia: MOE.
Rementeria Argote, Nagore
Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erredaktore lanak egiteaz gain, irratian ere aritu izan da: aurkezle gisa egin zituen hainbat urte Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrillean Guillermo Roarekin batera. Gaur egun Teknopolis telebista-saioko erredaktorea da, ETBrentzat Elhuyar Fundazioak ekoizten duen saioan.