}

Makakoaren klonazioa eta zelula amen ikerketa

2007/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Makakoaren klonazioa eta zelula amen ikerketa
2007/12/01 | Elhuyar
Mitalipoven argazki honetan, obulua ikusten da, justu nukleoa kendu aurretik.
Mitalipov

Nature zientzia-aldizkarian, primate baten zelula helduetatik abiatuta enbrioiko zelula amak lortzeko metodo baten berri argitaratu dute. Ikerketa Oregongo Osasun eta Zientzia Unibertsitateko Mitalipov biologoak eta haren taldeak egin du, eta makako heldu baten fibroblastoak erabili dituzte, hau da, ehun konjuntiboaren zelulak. Zehazki, fibroblastoaren nukleoa nukleorik gabeko obulu batean sartu dute; hartara, obuluak makako haren informazio genetikoa du. Ondoren, enbrioia garatzen hastea eragin dute, blastozisto-faseraino. Hain zuzen ere, lehen fase horretan, enbrioi-zelulak espezializatu gabe daude, eta, beraz, edozein zelula-mota bilakatzeko gaitasuna dute. Alegia, zelula amak dira.

Teknika horren bidez lortzen diren zelula amak erabat bateragarriak dira fibroblastoa eman duen helduarekin. Hori gizakietan lortuz gero, ez litzateke errefusa-arazorik egongo, eta, beraz, zelula amen bidezko terapiek ez lukete arazo hori izango. Beste animalia batzuetan arrakastaz egin badute ere, primateetan ez zuten lortzen aurrera egitea. Mitalipovek, ordea, aldaketa batzuk egin ditu zelula helduaren nukleoa obuluan sartzen den pausoan, eta, dirudienez, asmatu egin du. Orain, metodoak gizakietan ere balio izatea espero dute.

1
237
2007
12
025
Biologia; Medikuntza
Berriak labur
13

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia