Lurreko espezie guztien katalogoa
2005/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Lurreko espezie guztien katalogoa egin nahi dute zientzialariek, eta, horretarako, espezie bakoitzaren ‘barra-kodea’ egitea proposatu dute Londresen. Barra-kodea diogunean, DNA-sekuentzia laburra diogu, bizidunak identifikatzeko balioko duena. Mitokondrioko c zitokromo I oxidasaren genea omen da barra-kode gisa erabiltzeko aproposena; izan ere, gene horrek bizidun guztien metabolismoan hartzen du parte, baina desberdintasun txiki batekin kodifikatzen da espezieetako bakoitzean. Lurreko espezie guztien katalogoak arlo ekologiko eta ebolutiboan dugun jakintza hedatu, eta, ondorioz, gure inguruko munduaren kudeaketa hobea egiteko aukera eman diezaguke.
eu es fr en ca gl