}

Lurraren inguruko bost planetak lerrokatuta

2004/03/29 Elhuyar Zientzia

Egun hauetan, Merkurio, Venus, Marte, Jupiter eta Saturno lerro ia zuzenean ikus daitezke.

Egun hauetan, Merkurio, Venus, Marte, Jupiter eta Saturno lerro ia zuzenean ikus daitezke. Bost planeta horiek Eguzkiaren alde berean daude memento honetan, eta Lurretik ikusteko moduan, gainera.

Eguraldia lagun izanez gero, Eguzkia sartu orduko Merkurio txikia ikus daiteke mendebaldean; gorago Venus dago, zeruko argirik dirdiratsuena; eta bi horien artean lerro zuzen bat irudikatuta eta luzatuta Marte gorrixka aurki daiteke. Lerro berean baina urrunago Jupiter eta Saturno ikusten dira, ekialdean azkeneko hori.

Aukera paregabea da planetak begi hutsez behatzeko. Eta, teleskopioaren laguntzaz, Saturnoren eraztunak garbi samar ikusteko aukera omen dago. Egun hauetako zeru estaliak behaketa oztopatu du; ea hurrengo egunetan baimena ematen digun eguraldiak planetak lerrokatuta ikusteko.

Argazkia: J. McFarland

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia