Lurra jo nahian
1992/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Galileo espaziuntziak ateratako argazkian ikusten den harri-puska ez da edozein harri; ia Lurra jo duen meteoritoa baizik.

Asteroide honen izena Gaspra da eta argazkia 16.200 km-ra aterata dago. Gogoratuko zarenez, irakurle, iaz Lurretik oso hurbil, 400 milioi km-ra, pasa zen aipatu asteroidea.
Asteroide honen tamaina (20 x 13 km), ez da batere txikia eta Lurra jo izan balu, kalte ekologiko zein material izugarriak eragingo zituzkeen.
Bukatzeko esan beharra dago Galileoren eginkizuna Jupiterreko sateliteen argazkiak ateratzea zela, baina asteroidea bide-erdira etorri zenez gero...

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia