Lurra bere onera ekarriko luketen landareak
2001/05/04 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Besteak beste, Southamptongo Unibertsitateko talde batek Europako Batasuneko diru-laguntza jaso du, 3 urteko egitasmoa aurrera eramateko. Horretaz gain, Alemaniako, Danimarkako, Suitzako, Poloniako eta Eslovakiako zenbait unibertsitatek eta elkartek ere hartzen dute parte.
Ikertzaileek landare batzuei metal astunak onartzeko eta metatzeko gaitasuna ematen dieten geneak identifikatu nahi dituzte. Metal astun horien artean kadmioa eta nikela daude eta metal horiek onartzen dituzten landareek oso hazkunde motela dute.
Gene horiek zein diren jakinez gero, hazkunde azkarra duten landareetan sartu eta, horiei esker, lurrak garbitzeko era eraginkor eta merkea lortu nahi dute. Zalantzarik gabe, lorpen garrantzitsua litzateke; beraz, ikerketen emaitzei itxaron beharko zaie, eta baikorrak izatea nahi genuke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia