}

Lurra begi berriz ikusita

2002/12/12 Elhuyar Zientzia

Bigarren belaunaldiko Meteosat satelitea abuztuaren 28an jaurti zuten, eta orain jaso dira lehen irudiak. Meteosatek martxan dituen 12 kanaletatik hiruk bildutako datuekin lortu dute argazkia; hain zuzen, espektro ikusgairekin eta infragorriarekin lan egiten duten kanal batzuen datuak batuta.

Irudian argi eta garbi azaltzen dira Afrikako eta Hego Amerikako basamortu eta eremu berdeak. Eta hodeipean dauden tokiak ikusezinak badira ere, hodei horiek urez edo izotzez osatuta dauden bereizteko gai ere bada satelitea.

Hemendik aurrera jasoko dituen datuei esker, Europako klimaren eta eguraldiaren gaineko informazio garrantzitsua izatea espero da.

Informazio gehiagorako, egin klik hemen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia