}

Lur barneko ur poluituak garbitzeko teknika berria

2003/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gatzez poluitutako akuiferokoak uhinez tratatu eta garbitzeko sistema garatu dute Israelen. Talka-uhinez egin dute proba, eta emaitzak onak izan dira: ura eta gatza bereiztea lortu dute.

Lur barneko akuiferoak ur-gordailu garrantzitsuak dira mundu osoan. Horiek poluitzea larria da, zaila izaten baita ur hori garbitzea. Arazoa are handiagoa da herrialde lehorretan, hori izaten delako askotan beren ur-iturri bakarrenetakoa.

Oraindik asko hobetu beharra dago teknika, baina Mediterraneo inguruko herrietan oso erabilgarria izango dela uste dute, askotan sartzen baita itsasoko ur gazia akuiferoetan.

Kontuan izan behar da orain arte zegoen irtebide bakarretakoa akuiferoko ur zikina ponpaz ateratzea zela, eta hori garestiegia da, noski.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia