Loturarik ez akrilamidaren eta bularreko minbiziaren artean
2004/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ikertzaileek 50.000 emakume aztertu dituzte, eta ikusi dute batez besteko akrilamida-kontsumoa berdina dela minbizia garatzen duten eta ez duten emakumeen artean.
Akrilamida azukreak eta aminoazidoak dituzten janariak 120 gradutik gora berotzen direnean eratzen da. Minbizi-eragileen artean sailkatu zuten animalietan egindako toxikologia-neurketen ondorioz, eta kezka eragin zuen gailetetan, patata frijituetan eta beste hainbat produktutan Munduko Osasun Erakundeak gomendatutako kantitateetatik gora agertzen zela aurkitu zutenean. Gizakietan, ordea, ez du animalietan duen eragin bera.
Akrilamidari buruzko ikerketa gehiago egiteko asmoa dago, garunean izan dezakeen eragina ulertzeko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia