Logikaren kontrako neurketa
1995/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Objekturen bat neurtu ahal izateko, berau behatzea eta manipulatu ahal izatea oinarrizko urratsak dira. Logikaz hala dela esango luke norbaitek eta arrazoia kendu behar ez badiogu ere, fisikan ez da beti logika bera erabiltzen.
Atomo batek une jakin batea duen energia kalkulatu ahal izateko, bide desberdinak jorratu dira orain arte. Bide horietarik berriena Austriako eta EEBBetako fisikari-talde baten ametsa zen pasa den hilean lanari ekin zioten arte. Atomo horren energia argi-fotoi bat igorriz neurtuko baitute, atomoa eta fotoia elkar ukituz jarri gabe.
Neurketa bitxi hori burutu ahal izateko, ispilu-egitura berezia erabiliko dute. Atomoa dagoen lekura jaurti egingo dute argi-fotoia eta errebote-bidez iritsiko da bere helmugara. Fotoiaren porteara aldez aurretik aurresaterik ez badago ere, fisikariak oso baikor azaldu dira.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia