Loan eragina duten geneak
2002/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
San Diego-ko (Kalifornia) Neurozientzia Institutuko zientzialari batzuek lo gutxi egitearen ondorioak aztertu dituzte, eta geneek badutela eraginik ondorioztatu dute.
Azterketa horren helburu nagusia loa gizakien biziraupenerako ezinbestekoa dela eta lo-ezak gizakiei heriotza ekartzen diela azaltzen saiatzea da.
Esperientzia denak euliekin egin dituzte, animalia horien lo-zikloak parekotasun handiak baititu gizakionarekin. Ikertzaileek loan eragina duten bi gene identifikatu dituzte. Euliei, adibidez, loarekin zerikusia duten geneak kendu edo murriztuz gero, bat-batean hiltzen dira.
Bi gene horien identifikazioari esker, aurrerantzean, San Diegoko zientzialariak loari loturiko arazoak konpontzen saiatu nahi dute: besteak beste, gauez lan egiten dutenen lo-arazoak eta hegazkin-bidaien ondorioz ordu-aldaketak jasaten dituztenenak.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia