Marmokak eta anemonak aztertuta, ikertzaile-talde batek baieztatu du loak erro oso sakonak dituela eboluzioan, eta DNA babesteko eta haren akatsak kopontzeko funtzioa duela. Ikertzaileek Cassiopea andromeda marmokak ikertu ditu, itsasoan zein laborategian, baita Nematostella vectensis anemonak ere, baina soilik laborategian.
«espezie horiek ez dute garun zentralizaturik, baizik eta neurona-sare bat, gorputz osoan hedatuta»
Bi espezie horiek ez dute garun zentralizaturik, baizik eta neurona-sare bat, gorputz osoan hedatuta. Frogatu dutenez, neurona horiek ere egunaren heren bat igarotzen dute jarduerarik gabe, estimuluei erantzun gabe edo erantzun apalarekin. Fenomeno horrek bat egiten du loaren definizioarekin.
Gainera, esperimentuetan, ikusi zuten, animalien DNAn kalteak eraginda (loa galaraziz, estresa sortuz, erradiazio ultramorean bidez…), loari esker konpondu egiten zirela, neurri batean. Horrenbestez, frogatutzat eman dute loak oinarrizko funtzio hori duela, eta eboluzioan oso goiz azaldu zela.
Ana Galarraga Aiestaran
Elhuyar Zientzia







