Liztorrek aurpegiak ezagutzen dituzte
2002/07/15 Elhuyar Zientzia
Ugaztunek, hegaztiek eta arrainek egiten dute, baina orain arte ez zen uste intsektuek aurpegiari begiratuz elkar ezagutzen zutenik. Kideak identifikatzeko substantzia kimikoak erabiltzen zituztela uste zen. Polistes fuscatus espezieko liztorrek, ordea, orban eta marra hori eta beltzak dituzte aurpegian eta sabelaldean, eta badirudi batak bestea ezagutzeko erabiltzen dituztela.
Cornell Unibertsitateko Elizabeth Tibbets ikertzaileak egin du aurkikuntza. Ikerketa egiteko,hainbat kabitako liztorrak aukeratu eta, pintzel txiki batekin, aurpegiak margotu zizkien. Batzuei orban eta marra berriak egin zizkien, ohikoak ez ziren patroiak erabiliz. Kabira itzulitakoan, maskaratutako liztorrek eraso gehiago jasotzen zituztela ikusi zuen.
Informazio gehiago Science aldizkariaren web gunean.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia