}

Liburu elektronikoa ere kolorez jantzi da

2010/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Liburu elektronikoa ere kolorez jantzi da
2010/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: Hanvon)

Monokromia gainditu, eta koloretako tinta elektronikoa garatu du E Ink enpresak. Triton izena eman diote liburu elektronikoari kolorea emango dion teknologiari, eta Hanvon izango da horrelako liburu elektronikoak merkaturatzen dituen lehenengo enpresa. Txinan merkaturatuko dituzte. Aldizkariak, haurrentzako liburuak, komikiak eta sukaldaritza-liburuak koloreztatzeko garatu dute.

Tinta elektronikoak, oinarrian, hauts-partikula beltzak eta zuriak erakartzen ditu pantaila eratzen duten kapsuletara. Orain, beste azpikapsula batzuk gehitu dizkiote Triton teknologiari, hauts-partikula gorriak, urdinak, berdeak eta zuriak dituztenak.

Appleren iPadaren neurri berekoa izango da Hanvovek merkaturatuko duen liburu elektroniko berria. Tabletekin alderatuta baditu zenbait abantaila: ez du atzeko argirik behar, eta haiek baino askoz denbora gehiago iraungo du bateriak (gutxi gorabehera 10.000 aldiz egin ahal izango da orrialdeetan atzera eta aurrera). Alabaina, erakusten dituen koloreek askoz saturazio-maila txikiagoa dute.

1
270
2010
12
002
Teknologia
Albisteak
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia