}

Lehen urratsak ematen

1995/08/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Irudian ikusten den maketari dagokion kohetea, koheteen babesgarri gisa erabiltzen diren materialen portaera aztertzeko erabiliko da.

Goiko irudian azaltzen dena ez da egiazko kohetea, Europako Elkarteak 1996an espaziora bidaliko duen kohetearen maketa baizik. Bourget hirian burutu berri den Aeronautikako Nazioarteko Azokan aurkeztu zuten maketa hori eta jendaurrean azaldu zuten zein lan egin beharko duen Ard izeneko koheteak datorren urteko udaberrian. Izan ere, orduan jaurtiko dute espaziora kohetearen babesgarri gisa erabiltzen diren materialen portaera aztertzeko. Zehatzago, kohetea atmosferan sartzean sortzen diren erreakzioak aztertzea eta horiei aurrea hartzea izango da Ard kohetearen bidaiatik ikerlariek aterako duten irakaspena.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia