Lau gurpileko zaindaria

Lau gurpileko zaindaria


Samsung konpainia ahotsez gidatutako auto berri bat ekoizteko lanean ari da. “Motorea piztu” eta antzeko agindu arruntak ulertuko ditu modelo berriak, baina ez da hori guztia. Gidariaren hizkeraren laginak gordeko ditu memorian eta aldian behin konparatu egingo ditu unean uneko hizkerarekin.

Era honetara gidaria mozkorturik dagoen jakin dezake, totelka edo hitzak arrastatuz hitz egiten badu, adibidez. Horrelakoetan, autoa ez da piztuko eta ondorengo aholkua emango dio: “Mesedez, ez ezazu edanda gidatu, zure bizitza arriskuan jartzen ari baitzara”.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Materialak