}

Laser potenteagoak

1996/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Orain arte laserrek hondatu gabe ezin zuten terawatteko (1012 W-eko) potentzia gainditu. Kalifornian ordea, Michael Perry zientzilariak eta bere taldeak petawatteko (1015 W-eko) muga gainditu dute. Pikosegundo (10-12 s) batez 1,3 petawatteko potentzia edukitzea lortu dute.

Teknika horretan hiru nanosegundoero (3 . 19-12 s-ero) laser pultsaria behar da. Pultsazioa zenbat eta txikiagoa izan, hainbat eta potenteagoa izango da argia. Kasu horretan argiaren iraupena are eta txikiagoa da (0,5 pikosegundokoa), potentzia biderkatzen duen difrakzioari esker.

Ikertzaileek teknika hau fusio nuklearrean, plasmen fisikan edo X izpien sorkuntzan erabili nahi dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia