Landareen dibertsitatearen mapa orokorra
2007/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
![](images/H232-001-01.jpg)
Bi biologo-talde elkartu dira (bata estatubatuarra eta bestea alemaniarra) landareen dibertsitatearen munduko banaketa ikertzeko. Landare-espezieen kontaketatik eta ingurumenari lotutako datuetatik abiatuta, dibertsitatearen mapa bat osatu dute.
Lan horrek hainbat helburu ditu. Batetik, ikertu gabeko landarediaren dibertsitatea aztertu nahi dute. Gainera, landareen ikuspuntutik kontserbazio-kanpainak behar dituzten lurraldeak identifikatu nahi dituzte. Eta, azkenik, ulertu nahi dute dibertsitatea zergatik den hain handia tropikoan; argi dago beste latitudeetan baino askoz espezie gehiago dagoela tropikoetan, baina biologoek ez dakite ziur zergatik.
![](https://elia.eus/static/elhuyar/img/elia_RGB.png)
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia