Krisi epileptikoaren iragarlea
2000/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Krisi epileptikoa noiz iritsiko zaien ez jakitea eragozpen handia da epilepsia dutenentzat, ustekabean harrapatuz gero istripu larriak izan baititzakete. Ildo horretatik, krisia noiz izango den aurresateko gai den aparatua sortu dute Estatu Batuetan. Sistemak garunaren jarduera grabatu, bildutako datuekin konparatu eta jarduera-aldaketa handia dagoenean krisia datorrela ohartarazten du. Dirudienez, krisia izan aurretik garuna berotu egiten da eta garatutako softwarea beroaldia detektatzeko gai da. Aparatuak 8 minutuko aurrerapenez igortzen du seinalea. Gaixoak egitekoari uzteko nahiko denbora du, beraz. Sistemaren asmatzaileak gainean eramateko moduko aparatua diseinatzen ari dira orain.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia