Korrelazio meteorologiko harrigarria
2010/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Australiako lehorteak eta Antartikako elurteak lotu dituzte
Meteorologoek konexio harrigarri bat aurkitu dute: Australiako hego-mendebaldean lehortea izaten den bakoitzean, aukera handiak daude Antartikako Poinsett lurmuturrean elurte handiak izateko; % 40ko probabilitatea, hain zuzen. Ohikoa da batean lehorteak izatea eta bestean elurteak, baina meteorologoak harrituta daude, bien arteko korrelazioaren portzentaia hori oso handia delako.
Korrelazioa horren ideia ez da berria. Duela 30 urte susmatzen zuten meteorologoek halakorik egon zitekeela. Horregatik, orain, Australiako Antartikaren Dibisioko zientzialari batzuek bi tokietako eguraldiaren datuak konparatu dituzte. Antartikako Poinsett lurmuturraren izotzetik 700 urtetik gorako geruzak erauzi dituzte, elurteen erregistro bat lortzeko, eta Australiako hego-mendebaldeko eurialdien datuak bildu dituzte. Eta korrelazioa aurkitu dute.
Zientzialariek ez dakite zein den korrelazio horren zergatia, baina, simulazio matematiko batzuen arabera, karbono dioxidoaren zikloekin zerikusia izan dezake. Bai izotz-geruzetan, bai eta simulazioan ere, ikusten da gizakion isurketaren eraginez handitu egiten dela efektua.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia